Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
18:30ean hasita, bi neurketa izango dira. Aurrenekoan hirugarren eta laugarren postuak izango dira jokoan, eta, bigarrenean, erabakiko da txapelketaren irabazlea.
Azpeitiko XVII. Erremonte Txapelketako finala jokatuko dute gaur, ostirala, arratsaldean, Azpeitiko Izarraitz pilotalekuan. Guztira, bi neurketa jokatuko dituzte. Lehendabizikoa, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida, 18:30ean hasiko da eta honako pilotari hauek jokatuko dute: Matxin II.a eta Zubiri Ansa II.a eta Larrañagaren kontra. Ondoren jokatuko dute txapelketako finala, Utergak eta Zalduak Otaegi eta Ionen kontra. Txapelketan zehar izan diren hainbat baja eta lesioren ondorioz, aldaketak egin behar izan dituzte bikoteen osaketan.
Iaz, Ansa II.a eta Agirrezabalak irabazi zuten Azpeitiko XVI. Erremonte Txapelketa.