Azpeitiko EAJk eskerrak eman dizkie igandean, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, botoa eman zioten herritarrei. Izan ere,
jeltzaleena izan zen alderdi bozkatuena herrian. "Jaso dugun bultzada sendoak, 256 boto gehiagorekin EH Bildurekiko, adierazten digu Azpeitian aldaketarako gogoa dagoela, eta berresten digu gure zinegotziak udalean egiten ari diren eguneroko eta etengabeko lanarekin jarraitu beharra dagoela", esan du Jabier Altuna Azpeitiko Uri Buru Batzarreko lehendakariak.
Dena den, nabarmendu du hauteskunde guztiak ez direla "berdinak", eta "zuhurtziaz" hartuko dituztela emaitzak, boz batzuetatik bestera "aldatu" egiten direlako gauzak.