'Sanagustineko elkarrizketak' zikloaren estreinakoa: Jabier Larrañaga

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 28a

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bati hasiera eman diete. Lehen gonbidatua Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izan da.

https://vimeo.com/172600144 Azpeitiko Kultur Mahaiak, Erlo Telebistak, Sanagustin kulturguneak, Urola Kostako Hitzak eta Uztarria Komunikazio Taldeak elkarrizketa ziklo berri bati hasiera eman diete: Sanagustineko elkarrizketak. 2013 eta 2015 urteen artean, Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloa egin zuten Euskal Herriko jende ezaguna elkarrizketatuta. Guztira, 12 solasaldi izan ziren Sanagustin kulturgunean. Oraingo honetan, berriz, azpeitiar ezagunak izango ditugu gonbidatu, eta aurrenekoa Jabier Larrañaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza diputatua izan da. Ihintza Elustondo Berriako kazetari azpeitiarrak egin dio elkarrizketa. Ziklo horren barruan, zuzeneko eta ikuslerik gabeko saioak izango dira, baina, besteak bezala, irakurgai eta ikusgai egongo dira antolatzaileen hedabideetan. Karmelo Etxegarai Ikastolan egin zituen lehenengo ikasketak Jabier Larrañagak, eta, gero, Informatikan lizentziatu zen Bilboko Deustuko Unibertsitatean. Karrerako azken urtea Suedian egin zuen, Erasmus programaren bidez. Ikasketak bukatzean, bost urtez Unilever enpresan aritu zen; Bilbon aurrena, eta, ondoren, Londres eta Herbehereen artean. 2000. urtearen bukaeran, Euskal Herrira itzuli zen Kutxan lan egiteko. Postu desberdinak izan zituen bankuan, eta handik, Gipuzkoako Foru Aldundira egin zuen salto. Ekaineko Uztarria aldizkarian ere irakur daiteke elkarrizketaren laburpen bat.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide