Azpeitiko Damaso Azkue auzoan festak ospatuko dituzte zapatuan

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 28a

11:00etan botako dute txupinazoa eta Damaxen jaitsierarekin hasiko dira festak. Egun osorako egitaraua prestatu dute auzoan.

Zapatuan, uztailaren 2an, ospatuko dituzte Azpeitiko Damaso Azkue auzoko festak. Egun osorako egitaraua prestatu dute, eta 11:00etan hasiko dira jaiak, txupinazoarekin eta Damaxen jaitsierarekin. Ondoren, bizikleta proba eta lasterketa izango dira, eta sari banaketaren ostean, txaranga-poteoa egingo dute. Arratsaldean jarraituko du festak auzoan. Izan ere, 16:00etan jolasak eta merienda izango dira Damasoko plazan. Ondoren, 18:00etan, buruhandien txanda izango da, eta 19:00etan txaranga-poteoa egingo dute Alde Zaharrean-eta. 20:30ean haurren eta gaztetxoen afaria izango da, eta 21:30ean helduena. Gauean, berriz, Erokomeriren erromeriaz gozatu ahalko dute auzotarrek. Hemen, egitaraua osorik: 11:00etan txupinazoa eta Damaxen jaitsiera. 11:15ean bizikleta proba. 11:45ean Haurren XII. Lasterketa. Jarraian, Helduen XII. Lasterketa. 12:15ean sari-banaketa. 12:30ean txaranga-poteoa. 16:00etan jolasak eta merienda. 18:00etan buruhandiak. 19:00etan txaranga-poteoa. 20:30ean umeen afaria. 21:30ean helduen afaria. 23:00etan Erokomeriren erromeria.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide