Azpeitia Zutik mugimenduak asanblada deitu du ostegunerako, ekainak 30. Plazan egingo dute bilkura, 19:00etan hasita, eta herritarrei dei egin diete asanbladan parte har dezaten.
"Erraustegiaren aurkako giza kate jendetsuari jarraipena emanez, Gipuzkoa Zutik ekimena sortu zen Donostian, maiatzaren 29an. Gipuzkoa plazan kanpaldia hasi zuten, eta ekimen ezberdinak izan dira azken asteetan, mugimendua herrietara hedatzeraino", azaldu dute Azpeitia Zutikeko kideek.
Debagoienan, Zarautzen eta Azkoitian ere sortu dituzte Gipuzkoa Zutikeo lantaldeak, eta "beharraz jabetuta" sortu dute taldea Azpeitian. Mugimenduan interesa duen herritar oro "animatu" nahi dute osteguneko asanbladan parte hartzera.