Bukatu da Berdura plazako beheko solairua eraberritzeko obren lehiaketa publikoa, eta kontratazio mahaiak hala erabakita, Altuna y Uria enpresak egingo ditu obrak. Eraberritze lanek 821.000 euroko aurrekontua izango dute (BEZa aparte). Lanak saninazio ostean hasiko dituzte, eta sei-zortzi hilabetean bukatzea aurreikusten du Udalak.
Berdura plazaren beheko solairuan hiru postu finko izango dira, hala nola harategia, arrandegia eta bertako produktuen gunea. Horiez gain, sukaldea ere izango da Udalak jakinarazi duenez.
"Etorkizuneko erronkei begira", herriko baserritarrekin eta eragileekin elkarlanean, "prozesu parte-hartzailea" jarri du martxan Udalak. Proiektuaren helburua "azoka plaza eraberritzea eta azoka plaza biziagoa sortzea, bertako produktuak oinarri dituena" azaldu du Udalak.