Bukatu dira sanjuanak

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 27a

Atzo, igandea, agurtu zituzten aurtengo San Juan festak Urrestillan eta Oñatzen. Sanjuanetako bigarren eta azken eguna herri kirol erakustaldiarekin ospatu zuten oñaztarrek, Otaño eta Larrañaga aizkolariekin eta Guzta harri-jasotzailearekin. Urrestillan, berriz, arratsaldean umeentzako jolasak izan zituzten eta, gauean, San Juan bezperan plazan altzatutako lizarra botata agurtu zituzten festak. Argazki bilduma Uztarria.eus-en ikus daiteke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide