EAJ izan da Azpeitian Espainiako kongresurako indar bozkatuena

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 26a

EH Bildu izan da bigarren indarra; eta hirugarrena, berriz, Elkarrekin Ahal Dugu. Bi indar abertzaleek beherakada jasan dute boto kopuruan, batik bat, EH Bilduk. Izan ere, 401 boto galdu ditu herrian.

Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, EAJ izan da indar bozkatuena Azpeitian. 2.542 boto lortu dituzte jeltzaleek, eta EH Bildu izan da bigarren indarra, 2.286 bozekin. Elkarrekin Ahal Dugu hirugarrena izan da: 1.116 boto eskuratu ditu. Haien ostean, honako kopuruak lortu dituzte beste alderdiek: 332 boto, PSOEk; 274 boto, PPk; 71 boto, Ciudadanosek; 12 boto, PACMAk; 6 boto, UPDk; 6 boto, Recortes cero-Grupo berdek; 3 boto, PCPEk eta boto bat P-Lib taldeak. Abstentzioa %39,27koa izan da, 2015eko abendukoa baino altuagoa; izan ere, %35,89koa izan zen pasa den bozetan. 2015eko hauteskundeei erreparatuz gero, beherakada pairatu du EH Bilduk: lehen indarra izatetik, bigarren indarra izatera igaro da, 401 boto galduta. EAJ pasatu da alderdi bozkatuena izatera, baina jeltzaleek ere 65 boto galdu dituzte. Beraz, indarra galdu dute alderdi eta koalizio abertzaleek Azpeitian. Balantzaren beste aldean, Elkarrekin Ahal Dugu taldeak 116 boz gehiago jaso ditu. PSOEk abenduan baino 13 boto gehiago jaso ditu; PPk ere 22 boz gehiago lortu ditu; Ciudadanosek, berriz, 11 boto galdu ditu Azpeitian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide