Herriarteko Pilota Txapelketako Azpeitia eta Hernaniren aurteko finalerdikoa, Hernanin (Estitxu Elduaien).
Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketako finalerdietako itzulikoan Hernani Azpeitiaren baino gehiago izan da, kadeteetan eta seniorretan irabazi egin du; 22-17 eta 22-14, hurrenez hurren. Jubeniletan, Azpeitiko Ilunpekoek 14-22 irabazi dute.
Finalerdietako joanekoa, ordea, Azpeitiak 3-0 irabazi zion Hernaniri. Beraz, Azpeitiak 4-2 irabazi du Herriarteko finalerdia eta finala jokatzeko txartela lortu du.
Finalean Azpeitiaren aurkaria zein izango den bihar erabakiko da, Azkoitiak Astigarragaren aurka jokatuko du finalerdietako itzulikoa. Bihar 17:00etan jokatuko du Astigarragan.
Joanekoan azkoitiarrek 1 eta 2 galdu zuten.
Azpeitiko Ilunpekoek BERRIA Txapelketako finala dute bihar
Gaur Herriarteko finalerako txartela lortu, eta bihar
Azpeitiko Ilunpeko pilotariek BERRIA pilota txapelketako finala jokatuko dute Doneztebeko (Nafarroa) Erreka elkartearen kontra. Hernanin da neurketa, 17:00etatik aurrera.