Iraurgi Saskibaloi Topaketak jokatzen ari dira Azpeitian

Nerea Uranga 2016ko ekainaren 25a

Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatu ditu, bosgarrenak dira

Iraurgi Saskibaloi Taldeak antolatuta V. ISB Saskibaloi Topaketak jokatzen ari dira Azpeitian 330 haur inguru, 2005ean, 2006an eta 2007an jaiotakoak. Azkoitiko eta Azpeitiko haurrez gainera, Euskal Herritik eta Kataluniatik etorritako zortzi saskibaloi elkartetako eta eskoletakoak ari dira parte hartzen: Hondarribia, Burlata, Balmaseda, Donostia, Ordizia, Durango eta Bartzelona. Gaur goizetik hasita kanporaketak jokatzen ari dira Azpeitiko Urola Ikastolan eta Kiroldegian. Bihar, igandea, finalerdiak eta finalak jokatuko dituzte. 14:00etan da sari banaketa, Azpeitiko kiroldegian. Kirola egiteaz gain parte-hartzaile guztiek elkarrekin bazkaldu dute Sanagustin kulturgunean, bi txandatan jan dute. [flickr_set id="72157669237323320"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide