San Joan bezperan hasi zituzten festak Urrestillan eta bihar gauera bitartean festa giroa da bertan. Atzo,
San Joan eguna ospatu zuten, eta gaur San Joan Txiki dute. Sagardoaren bueltan bazkaltzeko ehundik gora lagun bildu dira gaur eguerdian parrokiaren aterpean. Festa Batzordekoek jardun dute bazkaltzeko elkartu direnei jatekoa atera eta antolaketan. Gero, bazkalostean mus txapelketa jokatu dute herriko tabernetan. Gaurko festa eguna biukatzeko Elektro Txufla ibiliko da kalerik kale eta ondoren Bull DJak jarriko du musika.
Bihar, igandea, 16:00etatik aurrera haurrentzako jolasak izango dituzte eta 23:00etan, festak bukatzeko, San Joan zuhaitza jaitsiko dute.
[flickr_set id="72157669237476760"]