ELAko irakaskuntza sektorearen IRITZIA: "Administrazioaren trikimailuak"

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 23a

Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolako sukaldarien lan-kontratuen inguruko IRITZI artikulua.

Administrazioak, murrizketen bidea jarraituz, eskola publikoko sukaldarien lanpostuak suntsitzen jarraitzen du. Erabiltzaile ratioaren arabera behar diren sukaldari kopurua ez du errespetatzen. Sukaldeko langileek egoera oso prekarioa jasaten dute. Langile asko bederatzi hilabetez kontratatuak izaten dira, laguntza kontratuaren bitartez. Laguntzaile kontratua, lan karga areagotzean, langile bat gehiago kontratatu ahal izateko sortu zen, baina egun, kontratu mota hau, lan karga argia denean erabiltzen da, sistematikoki. Bederatzi hilabeteko kontratua egiten zaio langileari beharrak denbora luzeagoz izan arren. Modu horretan, langile horri kontratua bukatzen zaionean, sukalde horretan gelditzen diren langileen lan karga handitzen da, eta Administrazioak, egoera honetan dagoen Azpeitiko Karmelo Etxegai eskolan, janari transportatua inposatu du. Guraso elkarte, langile eta sindikatuen eskaerari muzin eginez. Egoera hau, gure lurraldeko hainbat eskolatan ematen da urtez urte. Lanpostuak suntsitzeaz gain, jangelan ematen den janariaren kalitatea jaitsita. Sukaldea langile gutxiagorekin gera ez dadin, bertan lanean aritu den sukaldariari, ikasturtea bukatu arte kontratua luza diezaiola eskatu diogu ELAtik adminitrazioari, baina hori eginez gero, ikasturtean zehar langileak izan duen lan kontratua lege iruzurra dela agerian geratuko litzateke; eta, modu horretan, sukalde horretan beste lanpostu bat sortuko llitzateke. Murrizketak direla-eta, hau ez dute egingo. Maider Ruiz de Gordoa Balerdi. ELAko irakaskuntza sektorea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide