Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Espainiako Gorteetarako hauteskunde kanpainaren barruan, ekitaldia egin zuen atzo, asteazkena, EH Bilduk Azpeitian. 19:00etan hasi zen ekitaldia Frontoi Txikiaren ondoan, eta dozenaka lagun bertaratu ziren. Ekitaldian parte hartu zuten Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Marian Beitialarrangoitiak, zerrenda horretan bigarrena den Iñaki Ostolazak eta Senaturako Gipuzkoako zerrendaburu Alberto Unamunzagak. Estitxu Elduaien Azpeitiko Udaleko EH Bilduko zinegotziak egin zizkien galderak hautagaiei, eta herritarrek ere galderak egiteko tartea izan zuten.