Herriarteko partidak, Azkoitiak igandean eta Azpeitiak larunbatean

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 22a

Azkoitiarrek igandean jokatuko dute Astigarragan, 17:00etan. Azpeitiarrek, berriz, zapatuan jokatuko dituzte Hernanin, 19:00etan.

(E. Albizu Lizaso) Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalerdiko itzuliko partidak jokatuko dituzte azkoitiarrek eta azpeitiarrek asteburuan. Azkoitiarrek igandean, ekainak 26, jokatuko dute Astigarragan, 17:00etan hasita. Azpeitiarrek, berriz, larunbatean dituzte partidak Hernanin, 19:00etan hasita. Asteburuan erabakiko da nork jokatuko duen finala.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide