Josune Ugarte, lehen sariaren irabazlea. (HITZARTU)
Hitzartu erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoak banatu du ekainaren 5ean eginiko zozketaren lehen saria. Josune Ugarteri egokitu zaio, eta Getariako Saiaz hotelean bi gau pasatzeko aukera eta 150 euroko diru-saria irabazi ditu.
Bigarren sariko zenbakiaren jabea ez da agertu, eta Hitzartuk adierazi duenez, dagoeneko ordezko zenbakia duenak jaso dezake Añota sagardotegian lau lagunekin afaria egiteko txartela.
4.341 da bigarren sariaren ordezko zenbakia. Ekainaren 20a bitartean zuen lehen zenbakiaren jabeak agertzeko epea, eta ez du inork eskatu. Orain, bi aste daude oparia jasotzeko. Horretarako, Hitzartuko kideren batekin jar daiteke harremanetan edo 619-20 23 33 telefono zenbakira deitu.