Bazkariarekin eta sariak banatuta agurtu du denboraldia Iraurgi Saskibaloi Taldeak

Urola Kostako Hitza 2016ko eka. 20a, 18:15

Klubeko kadete, junior eta senior taldeetako jokalari eta entrenatzaileak, zuzendaritzako kideak eta laguntzaileak zapatuan elkartu ziren Loiola Hotelean. Bukatu berri den denboraldian nabarmendu diren jokalariek-eta sariak jaso zituzten.

Iraurgi Saskibaloi Taldeko kideek joan den zapatuan, ekainak 18, agurtu zuten 2015-2016 denboraldia. Ohi bezala, Loiola Hotelean elkartu ziren bazkaltzeko jokalariak, entrenatzaileak, zuzendaritzako kideak eta laguntzaileak, "historikoa" izan den denboraldiari agur esan eta azken hilabeteteetan beren taldeetan gehien nabarmendu diren kadete, junior eta senior mailetako jokalariak eta entrenatzaileak saritzeko. Aitor Bereziartua Azpeitiko Udaleko zinegotzia eta Angel Martin Azkoitiko Udalekoa izan ziren sariak banatzen lagundu zutenak. Saritutakoak, berriz, honako hauek izan ziren:
  • Entrenatzaile onena: Alex Astigarraga.
  • AƱares Rioja saria: Roselis Silva (Intza Lizarazu taldeko kapitainak jaso zuen saria, Venezuelakoaren izenean).
  • Zurt Taberna saria: Ane Goenaga.
  • Grupo Ulacia saria: Ane Zubizarreta.
  • Caldereria Pako saria: Aimar Olaizola.
  • Glual Hydraulics saria: Aitor Astigarraga.
  • Sammic saria: Xabier Oroz.
  • Disdira Bitxitegia saria: Unai Amenabar.
  • Aranur saria: Oihane Aizpurua.
  • Errotaundi Okindegia saria: Mikel Iriarte.
  • Moviltek saria: Maddi Olaizola.
  • Iragaz saria: Leire Odriozola.
  • Grupo Zaher saria: Ierai Aizpitarte.
  • Kirol Aukera saria: Garikoitz Olazabal.
Jokalariak eta teknikariak ez ezik, laguntzaileak eta babesleak ere eskertu nahi izan zituen ISBk denboraldi amaierako bilkuran. Horrela, Caldereria Zaher-eko eta Loiola Hoteleko nagusiak ere saritu eta omendu zituzten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide