Jakinarazi dituzte aurtengo saninazioetako zezenketak

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 20a

Desenkajonamendua eta hiru zezenketa izango dira aurtengo jaietan.

Azpeitiko Zezenzale Batzordeak aurkeztu ditu saninazioetako zezenketak. Aurten desenkajonamentua eta hiru zezenketa izango dira: uztailaren 27an izango da desenkajonamentua, eta uztailaren 30ean, 31n eta abuztuaren 1ean egingo dituzte zezenketak. Aurtengo zezenak Ana Romero (Cadiz, Anzaluzia, Espainia), Fernando Cuadri (Huelva, Andaluzia, Espainia) eta Pedraza de Yeltes (Salamanca, Espainia) ganadutegietakoak izango dira. Ana Romeroren zezenak toreatuko dituzte Juan Bautistak, Daniel Luquek eta Borja Jimenezek uztailaren 30ean, San Inazio bezperan. San Inazio egunez Fernando Cuadri ganadutegiko zezenak izango dira Azpeitiko zezen plazan, eta Luis Antonio Gaspar Paulita, Perez Mota eta Sergio Serrano ariko dira toreatzaile. Hirugarren eta azken zezenketa abuztuaren 1ean izango da, eta Pedraza de Yeltes ganadutegiko zezenekin ariko dira Curro Diaz, Manuel Escribano eta Joselito Adame. Loli Etxeberriak egin du Azpeitiko zezenketen kartela.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide