Ezkerretik eskuinera, Landa, Otin eta Navascues. (Laura Zamborain)
Azpeitiar ugarik hartu zuen parte zapatuan Sabiñanigon jokatutako Quebrantahuesos eta Treparriscos probetan. Azpeitiar bat, Andoni Landa, gainera, hirugarren izan zen gizonezkoetan, 85 kilometroko Treparriscos proban. 02 ordu, 29 minutu eta 17 segundo behar izan zituen azpeitiarrak helmugaratzeko. Haren aurretik, lehenen eta bigarren, sailkatu ziren Roberto Otin (02:28:32) eta Jorge Navascues de Cariñena (2:30:45), hurrenez hurren.
Treparriscoseko sailkapen osoa,
hemen.