Athleticek irabazi du hirugarrenez infantil mailako nesken III. Azpeitia Cup futbol txapelketa. Zapatuan eta igandean jokatu zuten txapelketa Espainiako, Euskal Herriko nahiz Kataluniako 35 taldek.
Atzo igandea jokatu zen txapelketako finala, eta Tzibi Juaristik zuzentzen duen taldea 1 eta 0 nagusitu zen Tolosaren aurka. Finalaurrekoa Espanyolen aurka jokatu zuen talde zuri-gorriak eta 3 eta 0 irabazi zuen.