Elkar-ekin eta Piztu taldeen ekimenez antolatuta,
Ingurumen Azoka ospatu dute gaur, larunbata, goizean, Azpeitian. 20 eragile inguruk parte hartu dute, herritarrak naturaren egoeraz eta zaintzaz kontzientziatzeko asmoarekin. Ingurumena errespetatzeko bidean, lana herritik egitea beharrezkoa dela iritzita antolatu dute gaurko azoka. Herritar ugarik parte hartu dute bertan, eta herriko plaza postuz bete dute eragile eta taldeek.
Ingurumen Azoka aprobetxatuta, urrestildarrek eskatu dute Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorria egiteko. 10:00etatik 11:00etara martxa egin dute Urrestillatik Azpeitira; eta Azpeitiko plazan elkartu dira amaieran, 300 lagun inguru.
[flickr_set id="72157669823849086"]