Etxaniz eta Murgiondo azpeitiarrak, partida bukatzean. (E. Albizu Lizaso)
Gipuzkoako Herriarteko txapelketako finala oso gertu dute azpeitiarrek, atzoko, ostiraleko, joanekoa 3 eta 0 irabazi ostean. Dena den, Hernanin jokatu beharko dute datorren astean, bi udalerrietatik nor sailkatuko den ikusteko. Unai Alberdi eta Julen Egiguren
kadeteek 22 eta 9 irabazi zuten lehen partida. Hasiera estu samarra izan bazuten ere, neurketaren erditik aurrera azpeitiarrek lasai jokatzeko aukera izan zuten. Ondoren, Gorka Iriarte eta Jon Alberdi jubenilen txanda izan zen, eta haiek ere
22 eta 9 irabazi zuten. Aise irabazi zuten azpeitiarrek bigarren partida. Hirugarren norgehiagoka izan zen, agian, borroka gehien eskatu zuena: Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo seniorrek partida ona egin zuten, eta hirugarren puntua ere etxean gelditu zen,
22 eta 13 irabazita.
Emaitzak tarteko, Hernanik datorren asteko hiru neurketak irabazi beharko lituzke finalean sartzeko; eta, hala ere, eragina izango luke tanteoak. Hori dela-eta, esku-eskura dute Ilunpeko mutilek herriarteko finala jokatzeko aukera.
Azkoitia, 1 eta 2 galduta
Astigarragaren kontra lehiatu ziren atzo azkoitiarrak, eta
1 eta 2 galdu zuten. Ion Oteiza eta Jagoba Uranga kadeteek eman zuten gaueko sorpresa,
22 eta 0 irabazita. Gainontzeko neurketetan, ordea, ez zuten lortu punturik biltzea: Endika Cuevas eta Aitor Azkoitia
jubenilek 10 eta 22 galdu zuten; eta Markel Andueza eta Jon Juaristi
seniorrek 11 eta 22. Beraz, finala jokatu ahal izateko, gutxienez, bi partida irabazi beharko dituzte azkoitiarrek datorren astean, Astigarragan.
Honakoa da Azpeitiko Frontoi Txikiko atzoko argazki bilduma:
[flickr_set id="72157667226935583"]