Ikasleak ibai-garbiketa egiten ari dira Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 17a

Azpeitiko ikastetxeetako ikasleak Urola ibaia garbitzen ari dira gaur, ostirala, goizean. Baigera jubilatuen elkarteko kideak ere ari dira haiei laguntzen, eta garbiketa bukatzean, hamaiketakoa egingo dute plazan. Ibai-garbiketarekin bukatuko da Azpeitiko Udalak eta Ingurugiro Etxeak Eskola Agenda 21 egitasmoaren barruan antolatutako Ingurumen hamabostaldia.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide