Enok Sudupe (Piztu lantaldea): “Jendea sentsibilizatu nahi dugu, kontsumo arduratsutik abiatuta”

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 17a

Piztu energia burujabetza lantaldeko kidea da Enok Sudupe (Azpeitia, 1983). Ingurumena Herritik azoka egingo dute bihar Azpeitian, “herritarrak kontzientziatzeko”. Piztu aritu da antolaketa lanetan.

Enok Sudupe Piztu lantaldeko kidea. (Julene Frantzesena) Zer da Piztu lantaldea? Piztu lantaldearen helburua da eskualdean energia burujabetza bultzatzea, ulertuta justu bestaldean gaudela, hau da, %99 menpekoak garela. Energia burujabetza izango dugu kontsumoa murrizten dugunean eta ekoizpen berriztagarriekin asetzen garenean. Kontzeptu teknikoak, herritarrei urrun geratzen zaizkienak, tailerren bitartez-eta gerturatzea da gure xedea. Jendea sentsibilizatu nahi dugu, kontsumo arduratsutik abiatuta. Eta, pixkanaka, tokiko sorkuntza bultzatu. Zeren sorkuntza? Energia eredu berrien tokiko ekoizpena bultzatu nahi dugu, etxeetan plaka fotovoltaikoak jartzen hasita. Gaur egun gas naturala (berogailuak eta ur beroa) eta argindarra kontsumitzen ditugu, batez ere: gasa Siriatik-eta ekartzen dute, eta argia Iberdrolak eta halako enpresek eskaintzen dute. Elektrizitate hori berriztagarria denik ez dute bermatzen; energia nuklearra eta fosiletatik eratorria izaten da. Goiener kooperatibak, adibidez, %100 berriztagarria den energia eskaintzen du. Baina badira alternatibak: Goienerrek merkatuan energia berdea erosi, eta, gero, saldu egiten du. Oraingoz, komertzializazioan aritzen da, baina sorkuntzan ere nahi du sartu. Egia da, gaur egun, legeak-eta ez dutela sorkuntza errazten. Elkarrizketa osoa eta azokaren egitaraua, Gipuzkoako Hitzaren webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide