"Bidegorria ez da kapritxoa, behar bat da"

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 15a

Zapatuan egingo dute Azpeitia eta Urrestilla lotzeko bidegorria eskatuz oinezko martxa. 10:00etan abiatuko dira Urrestillatik eta 11:00ak aldera bukatuko da, Azpeitiko plazan. Parte hartu nahi duten azpeitiarrek autobusa izango dute 09:30ean anbulatorio aurrean; eta urrestildarrek 12:30ean, itzulerako.

2015eko udaberrian, aurreko agintaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak Azpeitia eta Urrestilla arteko bidegorria egitea eta lanak joan den urte amaierako hastea hitzartu ondoren, agintaldi berriko Aldundiak asmo hori bertan behera utzi zuela jakin zuten urrestildarrek, ofizialki, urte honen hasieran. Bidegorria egiteko diru-partidarik ez du jarri Aldundiak 2016ko aurrekontuetan, eta agintaldi honetan proiektua martxan jartzea zaila dirudi. Urrestillan bidegorriaren eskaera aspalditik datorren kontua da. Asmoa errealitate bihurtzeko zorian egon ondoren, urruti ikusten dute berriro, baina ez daude eskaera baztertzeko prest. Diputazioaren erabaki aldaketa zetorrela zabaltzen hasi zenean, sinadura bilketa egin zuten joan den urte amaieran. 900 sinadura inguru jaso eta, idatzi batekin batera, Aldundian aurkeztu zituzten. Urte erdia joan da eta erantzunik ez dute jaso oraindik: "Ezer ere ez, inork ez du erantzun. Ez guri eta ez Udalari, haiek esan digutenez". Albiste osoa, Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide