Ilunpe Berria Txapelketako finalerdietara, Hernaniri 2 eta 1 irabazita

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 15a

Igandean, hilak 19, jokatuko dituzte finalerdietako partidak Andoainen, Gazteleku klubaren aurka. 11:00etan hasiko dira neurketak.

Pilotako Berria Txapelketako finalerdietan izango da Ilunpe Azpeitiko taldea, atzo, asteartea, Hernaniri 2 eta 1 irabazita. Gorka Iriarte eta Julen Egiguren kadeteek 22 eta 4 irabazi zuten; Jon Alberdi eta Imanol Odriozola jubenilek 22 eta 18; eta Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo seniorrek 20 eta 22 galdu zuten. Igandean, hilak 19, jokatuko dituzte finalerdietako partidak Andoainen, Gazteleku klubaren aurka. 11:00etan hasiko dira neurketak.

Herriartekoak ostiralean

Azpeitiko pilotariak sasoi betean dira. Izan ere, aurrera egin dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Ostiralean jokatuko dituzte finalerdietako joaneko partidak, Frontoi Txikian. 22:00etan hasiko dira norgehiagokak, eta Hernani izango dute parez pare.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide