Azpeitiko Udalak herriko emakumeei dei egin die Santio Eguneko sagardo lehiaketan epaimahaikide aritzeko. Eguna baino lehen, epaimahaikide lanak egiteko ikasteko prestaketa saio batzuk egingo dituzte izena ematen duten guztiek.
Dagoeneko eman daiteke izena epaimahaikide aritzeko, eta ekainaren 25a izango da horretarako azken eguna. Udaleko Kultura sailera joanda edo 943-15 70 68 ala 943 15 72 00 telefonora deituta eman behar da izena.