Katapulta Tourrean parte hartuko du Sanagustin kooperatibak, kontzertu eta antzerki emanaldiekin hasita

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 15a

Ostiral honetan Frank eta Sky Beats taldeen kontzertua egongo da Arkupean oholtzan, eta igandean Pez Limbo eta Cia la que tu me haces antzerki taldeak izango ditugu, artista berriei bide eman nahi dien Katapulta Tour egitasmoaren baitan.

Katapulta Tour 20/000 ekimenaren bitartez, artista gazteei aukera eman nahi zaie Gipuzkoan 2016. urtean zehar martxan egongo den formatu txikiko musika emanaldietako eta arte eszenikoetako zirkuitu batean parte hartzeko. Helburua da lurraldean barrena egingo den zirkuitu batean parte hartu dezaketen artista gipuzkoarren mapa bat egitea, artista horien garapen profesionala bultzatzeko, lurraldeko kultur agertokia dinamizatzeko eta kultur programazio egonkorra duten espazioak ezagutzera emateko. Kultura Departamentuko Gazteria Zuzendaritzaren Gaztemaniak, Kutxa Kultur Musika eta Jazzaldiko programak elkartuz egin da musika taldeen hautaketa. Irakurri albistea osorik Uztarria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide