Haur Hezkuntzako umeen jaialdia. (Nerea Uranga)
Joan den zapatuan egun osoko festa eguna izan zuten Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. Ikastolak Urola bailaran 50 urte egin dute aurten, eta urtemuga gogoan izan zuten ospakizunetan. Goizetik arratsaldera, ekitaldi ugariz gozatu ahal izan zuten haurrek, gurasoek eta ikasleek. Besteak beste, Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdia, Batxilergoko ikasleen orla banaketa, bazkaria eta antzerkia izan ziren. Gainera, omenaldia jaso zuten Gema Larrañaga eta Luis Gurrutxaga irakasle ohieik eta Beñat Azurmendi orain arteko zuzendariak, azken horrek ardura utziko duelako hurrengo ikasturtean.