Lagun Onak igoera fasetik kanpo gelditu da, Aguilasen kontrako itzulerakoan 2 eta 0 galduta

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 12a

Lagun Onakeko jokalariak zaleei eskerrak ematen partidaren hasieran. (Lagun Onak) Lagun Onaki bukatu zaio Espainiako 2. B mailara igotzeko ametsa. Gaur, igandea, igoera faseko bigarren kanporaketako itzuliko norgehiagoka jokatu du Murtzian (Espainia), Aguilas FCren aurka, baina ezin izan dio joaneko partidako emaitza onari eutsi. Azpeitiar ugarik bidaiatu du Murtziara Lagun Onakeko jokalariak animatzeko, baina Turrillasen mutilek asko sufritu dute partida osoan, eta ezin izan dute kanporaketa gainditu. Lehen zatia 0 eta 0 amaitu da El Rubial futbol zelaian, eta bigarren zatiko 35. minutuan egin du etxeko taldeak lehen gola. Joaneko partidan 1 eta 0 egin zutenez, luzapena jokatu behar izan dute, eta luzapeneko bigarren zatian sartu du Aguilasek partidako bigarren gola. Horrenbestez, Lagun Onak igoera fasetik kanpo gelditu da, eta Espainiako Hirugarren Mailan jarraituko du datorren denboraldian. Hemen, Azpeitiko zaleen argazki batzuk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide