Oiartzuni irabazita, Azpeitia aurrera Gipuzkoako Herriarteko Pilota Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 12a

Oiartzuni 3 eta 0 irabazi diete azpeitiar pilotariek. Datorren asteburuan hasita, Hernaniren kontra jokatuko dituzte finalerdiak. Azkoitiak ere aurrera egin du txapelketan, eta Astigarragaren aurka neurtuko dituzte indarrak pilotariek.

Senior mailako pilotariak partida hasi aurretik. (Eneritz Albizu Lizaso) Azpeitiko pilotariek beste urrats bat egin dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Gaur, igandea, 17:00etan hasita jokatu dituzte final-laurdenetako itzulerako norgehiagokak Oiartzunen, eta 3 eta 0 irabazita, finalerdietan izango dira azpeitiarrak. Lehen partida aise, 8 eta 22, irabazi dute Unai Alberdi eta Julen Egiguren kadeteek; 16 eta 22 nagusitu dira Gorka Iriarte eta Jon Alberdi jubenilak; eta hirugarren partidan 9 eta 22 irabazi dute Markel Etxaniz eta Daniel Murgiondo seniorrek. Joanekoan, lehengo ostiralean, berriz, 2 eta 1 nagusitu zen Azpeitia, Frontoi Txikian. Datorren astean hasita, Hernaniren aurka jokatuko dituzte finalerdiak azpeitiar pilotariek. Azkoitia ere finalerdietan izango da, joan den ostiralean Zizurkil mendean hartu ostean. Astigarragaren aurka jokatuko dituzte finalerdietako partidak. [flickr_set id="72157669169926452"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide