Atletico Madrilek irabazi du mutilen Azpeitia Cup 2016

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 12a

Atletico Madrilek irabazi du 2016ko Azpeitia Cup txapelketa, gaur, igandea, Rayo Vallecanori finala irabazi ostean. 1 eta 1 egin dute finalean, baina penaltietan nagusitu da talde zuri-gorria. Hala, Rayo Vallecano bigarrena izan da txapelketan. Ostiralean hasi zen lehiaketa, eta gaur arte hainbat norgehiagoka ikusi ahal izan dira Garmendipe futbol zelaian. 11 urteko mutilek jokatu dituzte partidak, eta, orotara, 30 talde aritu dira lehian. Euskal Herriko, Espainiako, Kataluniako eta Galiziako taldeek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik 19 Espainiako Lehen Mailako ligako kluben harrobiko taldeak dira. Datorren asteburuan nesken Azpeitia Cup txapelketa jokatuko da Garmendipen.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide