Gary Ugartek eta Nagore Txintxurretak irabazi dute kimuen II. Mantangorri Saria

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 12a

Atzo, zapatua, jokatu zen Sanjuandegin Txirrindularitzako II. Mantangorri Saria. Benjamin, kimu eta infantil mailako 50 neska-mutil inguruk hartu zuten parte probetan. Kimuetan Gary Ugarte helmugaratu zen aurrena. Haren ostean sailkatu zen Aimar Madina, eta hirugarren izan zen Iker Zelaia. Nesketan, berriz, Nagore Txintxurretak irabazi zuen proba. Kimuen lasterketa orekatua izan zen, eta sprintean erabaki zen guztia. Infantiletan Aimar Erostarbe izan zen aurrena, alde nabarmenarekin. Bigarren iritsi zen helmugara Iker Ugarte, eta Aritz Torres izan zen hirugarrena. Nesketan aurrena Garazi Estevez izan zen. Sara Arregi helmugaratu zen bigarren, eta Xubane Garay hirugarren. Benjaminen lasterketan bost bat lagunek hartu zuten parte, eta horiei guztiei oroigarri bana eman zieten antolatzaileek. Hemen, argazki batzuk.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide