Txakolin egunaren antolatzaileak lanean. (Eneritz Albizu Lizaso)
Festa giroak hartu du Perez Arregi plazatxoa gaur, zapatua; izan ere, I. Txakolin dastaketa eguna ari dira ospatzen goizetik. Herritar ugari bertaratu da hamalau upategitako txakolinak eta parrillan erretako sardinak eta beste hainbat pintxo dastatzera. Gainera, artisau, gozo, kontserba eta barazkien postuak ere jarri dituzte.
15:00etan bazkaria egingo dute plazatxoan bertan. Arratsaldean eta gauean, berriz, kontzertuak izango dira. Orkatz tabernan ariko dira Trini Fox eta The Frankis, 17:00etan hasita. 23:00etan, berriz, Skasti eta Kometa taldeen kontzertuak izango dira plazan.
Hemen, I. Txakolin Eguneko argazki bilduma.