Azpeitiko Ilunpe taldeko pilotariek gaur jokatuko dute Bergararen kontra. (Ilunpe)
XIII. Berria txapelketako final-laurdena jokatuko dute Ilunpeko pilotariek datorren asteartean, Hernaniren kontra. Aurkariaren etxean arituko dira azpeitiarrak, 18:30etik aurrera. Ekainaren 26an da Berria txapelketako finala.
Sei edo zazpi urte daramatzate irten gabe azpeitiarrek txapelketa horretan, eta iaz Euskal Herriko herriarteko lehia irabazi ostean deitu diete.
Herriartekoa
Berria lehiaketarekin batera ari dira jokatzen azpeitiarrak herriartekoa ere. Igandean dituzte Oiartzunen aurkako partidak; eta irabaziz gero, final-erdietan izango dira Ilunpeko kirolariak. Oiartzunen neurtuko dituzte indarrak, 17:00etan.
Bestalde, azkoitiarrek gaur jokatuko dute herriartekoko final-laurdeneko etorriko partida, Zizurkilen. 18:30ean hasiko dira.