Azpeitiko Herritar Txartela sustatzeko hitzarmena sinatu dute Bertanek eta Udalak

Uztarria Azpeitiko Ataiye 2016ko ekainaren 10a

Txartel berria orain arte zegoen Bertan fideltasun txartelaren "eboluzioa" da eta horren helburua izango da bezeroei "zerbitzu osoagoa ematea". Hilabete batzuk barru jarriko dute martxan txartel berria.

Ezkerretik eskubira, Agustin Lizarralde Merkataritzako zinegotzia, Karmele Zabaleta Bertaneko lehendakaria, Eneko Etxeberria alkatea, Leire Martin Bertaneko lehendakari ohia eta Xabier Aldalur Bertaneko teknikaria. (Uztarria.eus) Azpeitiko Herritar Txartela abian jartzeko hitzarmena sinatu dute gaur, ostirala, Bertan Azpeitiko Merkatarien Elkarteak eta Azpeitiko Udalak. Txartel berria orain arte zegoen Bertan fideltasun txartelaren "eboluzioa" izango dela azaldu du Xabier Aldalur Bertaneko teknikariak: "Orain arteko fideltasun txartelak elkarteko dendetan erosketak egiteko eta hainbat zozketetan parte hartzeko soilik balio zuen. Orain, beste bi erabilera gehituko dizkiogu. Alde batetik, edozein dendetan ordainketak egiteko balioko du, Visa txartelaren moduan, eta bestetik, Udal instalazioetan erabiltzeko aukera izango da", azaldu du Aldalurrek. Horrela, kiroldegira sartzeko edo liburutegiko zerbitzuak eskuratzeko balioko du. Bertaneko teknikariak azaldu duenez, txartelaren helburua da "herritarrei zerbitzu osoagoa" ematea. Jarraitu irakurtzen, uztarria.eus atarian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide