San Inazio jaietako logoa aukeratuko dute asteartean

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 10a

21:30ean da hitzordua, udaletxe azpiko arkupeetan.

Hilabete gutxi falta dira San Inazio jaietarako, eta aurtengo logoa zein leloa aukeratuko dituzte datorren asteartean, ekainaren 14an, bilera irekian. 21:30ean da hitzordua, plazako arkupeetan. Haujijijai! festa batzordearen arabera, «herritar guztiak» daude gonbidatuta bilera horretan parte hartzera. Batzordearen Facebook orrialdean ikusgai jarri dituzte aurkeztu dituzten logo eta leloen argazkiak. Bestalde, Haujijijai!-k jakinarazi du hasi direla festak prestatzeko bilerak egiten, eta irekiak direla guztiak. Astearteetan biltzen dira, 21:00ak aldean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide