Ikasturte bukaerako jaia ospatuko dute bihar Azpeitiko Ikastola Ikasberri Kooperatiba Elkarteko guraso, ume eta langileek. Gainera, aurten, ikastolaren 50. urteurrena dela-eta, ikastolatik igarotako ikasle, guraso eta kolaboratzaile denak gonbidatu dituzte.
11:00etan, suziria botako dute festari hasiera emateko, eta pregoia eta aurreskua egingo dituzte. 11:15ean orlak banatuko dituzte, eta HHkoen ekitaldia egingo dute, agurrarekin. 12:00etatik aurrera, jolasak egingo dituzte, eta parte-hartzea irekia izango da umeentzat zein gurasoentzat.
Behin goiza igarota, eskertza ekitaldia egingo dute 13:15ean, eta ondoren bazkalduko dute, 13:45ean, HH eta LH bitarteko haurrek. Gainontzekoek gero bazkalduko dute, 14:30ean. Arratsaldez ere jaiarekin jarraituko dute Azpeitiko Ikastola Ikasberrin. 15:00etatik 18:00etara puzgarriak eta tailerrak jarriko dituzte. Tartean, antzerkia egongo da, 16:30ean. Egunari bukatzeko, Kupela taldeak emanaldia eskainiko du, 18:30ean. Egun osoan txosna irekita egongo da.