Azpeitiko gaztetxoen antzerki eskolako ikasleek bi antzezlan egingo dituzte ostiralean

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 8a

Hamabost gaztetxok ikasturtean zehar prestatutako bi obra eskainiko dituzte 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean.

Gaztetxoen antzerki eskolako ikasleei iritsi zaie ikasturtean zehar egindako lana taularatzeko garaia. Ostiralean, ekainak 10, Gazteen egoitza eta Mozorro-denda obrak egingo dituzte hamabost gaztetxok, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Alaitz Olaizola antzerki eskolako irakasleak azaldu duenez, "ilusio handiz" prestatu dituzte lan berriak. "Herrian antzerkizaletasuna badela badakigu, eta horren erakusle oholtza gainera igoko dira hamabost artista bikain", azaldu du.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide