Urrestilla-Azpeitia bidegorriaren aldeko martxan parte hartzera deitu dute

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 8a

Hilaren 18an izango da oinezko martxa, Urrestillatik Azpeitira. 10:00etan abiatuko dira Urrestillatik, eta Azpeitira 11:00ak aldean iristea aurreikusten dute.

https://www.youtube.com/watch?v=cX9-vD4Fk90
Ekainaren 18an, zapatua, Urrestilla eta Azpeitia arteko bidegorria egitea eskatzeko oinezko martxa antolatu du Zurrunbillue Urrestillako lantaldeak. Martxan parte hartzeko bideoa egin dute, eta ibilbidea jaso dute bertan. Hasieran martxa Azpeititik Urrestillara egitekoak ziren, baina azkenean alderantziz egingo dute, Azpeitian Ingurumena Herritik azoka egingo delako, "beste mugikortasun eredu bate alde". Bidegorria orain! lelopean egingo dute martxa, eta 10:00etan abiatuko dira Urrestillatik. 11:00ak aldean iritsiko dira Azpeitiko plazara, eta kamiseta eta zapi gorriak soinean ematea eskatu dute martxaren antolatzaileek. Azpeitiarrei ere dei egin diete martxan parte har dezaten, eta, martxaren hasierara, Urrestillara, joateko autobusa antolatu dute. 09:30ean aterako da autobusa anbulatorio aurretik, eta, martxa bukatzean, 12:30ean, Urrestillara itzultzeko ere izango dute autobusa; anbulatorio aurretik aterako da hori ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide