Partidako une bat. (Mailo Oiarzabal)
Lagun Onakek Bigarren B mailarako igoera faseko bigarren kanporaketako itzulerako neurketa du Aguilasen aurka igandean, 18:00etan, Murtzian. Zapatuan jokatu zuten joanekoa Garmendipen, eta 1-0 nagusitu zen Lagun Onak.
Lagun Onakek autobusa antolatuko du hara joateko, baldin eta 40 lagunek izena ematen badute. Irteera zapatuan da anbulatorio aurretik, 22:00etan; itzulera, aldiz, partida amaitutakoan. Partidarako sarrera eta autobusa 55 euro dira. Izen-ematea Garmendipeko bulegoan egin behar da, eta horretarako azken eguna osteguna, hilak 9, da.