Dagoeneko zabalik da ikastaro horietan izena emateko epea, eta ekainaren 17a izango da horretarako azken eguna. Udal Euskaltegira joanda (Perdillegi kalea 1), 943 811 947 telefono zenbakira deituta edo euskaltegia@erabili.eus helbide elektronikora mezua idatzita eman daiteke izena.
Ikasleentzat eta langabetuentzat doakoa da matrikula. Gainerakoek, 161,25 euro ordaindu beharko dituzte, baina euskaltegiak eskaintzen duen beka eta diru-laguntza sistemarekin matrikula osorik berreskuratzeko aukera izango dute, baldin eta saioen %85era joaten bada.