Independentziaren alde bozkatu du galdeketan parte-hartu duen herritarren ehuneko 94,56k Azpeitian

Urola Kostako Hitza 2016ko ekainaren 5a

Gaueko hamarrak gertu zirela jakinarazi dituzte gaur, ekainak 5, herri galdeketaren azken datuak Azpeitian. Guztira, 4.781 herritarrek eman dute botoa, eta horietatik 4.524k 'Bai' esan diote euskal estatu independenteari, %94,56k. 'Ez' 188 herritarrek erantzun dute, %3,98k; zuriz hamezazpik, bozen %0,36k, eta, baliogabeak 52 izan dira, %1,1.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide