Hitzartukoak parte-hartze datua ematen Azpeitiko plazan (Ana Abarisketa/Hitza).
4.781 herritarrek, %39,37k eman dute botoa gaur Azpeitian egin den independentziaren inguruko herri galdeketan, hala jakinarazi du Hitzartuk hauteslekuak itxi eta berehala.
Orain arte Azpeitian egin diren herri galdeketetatik parte-hartze handiena izan du gaurkoak, independentziaren ingurukoak. 1978an Espainiako Konstituzioari buruzkoa egin zen, herritarren %20k hartu zuen parte; eta, Europar Batasunari buruzkoa, berriz, 2005ean, eta parte hartzea %30,7koa izan zen.
Herrian jarri dituzten zortzi hauteslekuak 09:00etatik 20:00ak bitartean egon dira zabalik.
- Arratsaldeko 17:00etako parte-hartze datua 2.887koa izan da.
-
Eguerdian ere eman dituzte parte-hartze datuak.
-
Urola Kosta eskualdeko beste herrietan ere hasi dira erabakitzeko olatua prestatzen.
-
Goizak utzi duena Azpeitian, bideoan.