Hitzartuk jakinarazi ditu jada arratsaldeko parte-hartze datuak. 17:00ak aurretik, 2.887 herritarrek eman dute botoa Azpeitian, independentziaren inguruko herri galdeketan; %23,78ak, hain zuzen. Aurretiazko bozkak ere zenbatu dituzte, 363 guztira. Beraz, 3.195 lagunek bozkatu dute orain arte.
Hauteslekuak 20:00ak arte egongo dira zabalik, eta ordu horretan emango dituzte eguneko azken parte-hartze datuak. Herri galdeketaren emaitzak 21:30ak aldean jakinaraziko dituzte Hitzartuko kideek, eta orduan egingo dituzte egunaren gaineko balorazioak.
Eguerdian ere eman dituzte parte-hartze datuak.
[flickr_set id="72157669364244165"]