Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Hitzarturen datuen arabera, eguerdira arte 1.931 herritarrek parte hartu dute independentziaren inguruko herri galdeketan. Auttiazko bozkak ere zenbatu dituzte, 363 guztira. Ordura arte, beraz, herriatrren %18,89ak hartu du hitza.
Goiz goizetik hasi dira botoa ematen herritarrak Azpeitian. Hitzartuk jakinarazi duenez, 13:15ak arte 1.931 lagunek eman dute botoa, independentziaren inguruko herri galdeketan. Aurretiazko bozkak ere zenbatu dituzte, 363 guztira. Beraz, biak batuta 2.294 herritarrek hitza eman dute jada. Maiatzeko datuen arabera, 12.142 herritar daude botoa ematera deituta; hori dela eta, eguerdira arte herritarren %18,89ak bozkatu du. Dena den, Azpeitian erroldatuta dauden baina kanpoan direnek ez dute botoa ematerik izan, ezin izan dutelako jarri posta bidezko botoa emateko aukera.
Botoa eman dutenen artean daude, besteak beste: Eneko Etxeberria Azpeitiako alkatea, Aitor Gorrotxategi EAJren udal bozeramailea, Josu Labaka Uemako lehendakaria eta Aitor Zulaika Real Unioneko entrenatzaileak. Basilio Urbistondo 99 urteko urrestildar gudariak ere bozkatu du Urrestillan bertan.
Bestalde, eta herri galdeketen inguruko protokoloa bermatzen dela egiaztatzeko, zortzi begirale ari dira lanean egun osoan zehar.
Casteller-ak plazan
Eguraldia lagun, jendetza batu da Azpeitiko kaleetan zehar, plazan batez ere. Botoa emateko ilarak egin dituzte herritarrek, eta jai giroa da nagusia. Momenturik hunkigarriena Herrialde Katalanetatik etorritako 160 casteller-ek eskaini dute. Bartzelonatik etorritako taldeak, hiruzpalau giza gaztelu osatu dituzte, eta plaza bete da beraien bueltan.
Herri galdeketaren emaitzak 21:30ak aldean jakinaraziko dituzte Hitzartuko kideek, eta orduan egingo dituzte egunaren gaineko balorazioak. Eguneko bigarren parte-hartze datuak 17:00etan emango dituzte, eta, azkena, 20:00etan. Ordu horretara arte egongo dira zabalik hauteslekuak, eta jarraian hasiko da kontaketa.
[flickr_set id="72157668933200341"]