Partidako une bat. (Mailo Oiarzabal)
Lagun Onak 1 eta 0 nagusitu da gaur, zapatua, Aguilas FC Murtziako taldearen aurka jokatutako neurketan. Herritar ugari izan da Garmendipen taldea animatzen, eta Landak egin du etxekoen gola bigarren zatiko 45. minutuan. Espainiako Bigarren B mailarako igoera faseko bigarren kanporaketa ari da jokatzen Lagun Onak, eta joaneko partidaren ostean alde du markagailua. Dena den, datorren asteburuan Murtziara joango dira Turrillasen mutillak, eta han erabakiko da zein taldek jarraituko duen mailaz igotzeko lehian.
Igoera faseko lehen kanporaketa Aviles taldearen aurka jokatu zuen Lagun Onakek, eta joan den astean penaltietan nagusituta aurrera egitea lortu zuen Azpeitiko taldeak.