Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur arratsaldean Azpeitiko Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre plazan jende asko bildu da Mantangorriren jaitsiera ikustera. Jaitsi dute festetako maskota, eta hasi da festa, auzoan kalerik kale ehunka haur ibili dira buruhandiekin, erraldoiekin eta trikitilariekin. Asteburu honetan igandera bitartean hainbat ekitaldi izango da Sanjuandegin, eta ondoren datorren asteburuan beste batzuk izango dituzte.
EGITARAUAOstirala, ekainak 3
09:00. Gosaria eta auzolana.
18:30. Herri galdeketaren aldeko mosaikoa.
19:00. Mantangorriren jaitsiera.
19:05. Erraldoien kalejira, musika eskolako trikitilariekin.
21:00. Gazte afaria.
22:00. Aretoko dantzak.
23:00. Kontzertuak: Ezten, The Friday’s Crew eta Erokomeri.
02:00. DJak txosnan: Xugua, Josu_u eta Hussabier.
Larunbata, ekainak 4
10:00. Judo erakustaldia.
12:30. Bandaren kontzertua.
14:00. Triki-pintxo-poteo elegantea.
15:00. Auzo bazkaria.
17:00. IV. Trikiti Txapelketa.
19:00. Buruhandiak eta RKR elektrotxaranga.
21:00. Parrillada, eta Marmok taldearen kontzertu instrumentala karpan.
23:00. Kontzertuak: Autobus magikoa eta Arkada Social.
Ondoren. DJ Elepunto karpan.
Igandea, ekainak 5
05:00. Guatekea
06:00. Txokolatada.
08:00. Zumba saioa.
08:30. Gaupaseroen argazkia, eta kalejira bozkalekura.
09:00. Salda.
12:00. Dantzari txikien emanaldia.
16:00. Zezen txikiak.
18:30. Herri kirolak.
20:00. Mantangorriri agurra.
Ostirala, ekainak 10
22:00. Pippi Langstrumpf filmaren emanaldia, aire librean.
Larunbata, ekainak 11
11:00. Txirrindularitza proba.
Igandea, ekainak 12
11:00. Sahararen aldeko Haurren II. Lasterketa Solidarioa.