Gipuzkoako Batzar Nagusiek datorren igandean hainbat herritan (tartean, Azpeitian) egingo diren galdeketei babesa emanez hiru puntuko agiri laburra onartu dute. "Erabakitzeko eskubidea gauzatzea demokraziaren agerpen gorena" dela nabarmendu dute, eta horregatik babesten dituztela galdeketak. Era berean, galdeketa horietan parte hartzeko deia egin diete herritarrei. Agiria EAJ eta EH Bilduko batzarkideen aldeko botoekin onartu dute. PSE-EEk eta PPk ebazpenaren kontra bozkatu dute, eta Ahal Dugu abstenitu egin da.
Informazio guztia irakurtzeko: Berria.eus