
Azpeitiko Udaleko hautetsi guztiek bat egin dute Hitzartu elkarteak ekainaren 5erako, igandea, independentziaz herrian antolatu duen herri galdeketarekin.
Nik ere hitza hartuko dut kanpainari atxikimendua adierazi diete alkateak nahiz EH Bilduko eta EAJko zinegotzi guztiek. Igandean honako galderari
Bai edo
Ez erantzun ahal izango diote Azpeitian erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek:
Nahi al duzu izan euskal estatu independente bateko herritar?. 09:00etatik 20:00etara izango dira zabalik herrian jarriko dituzten zortzi bozkalekuak (Alde Zaharrean, Jose Artetxe kalean, Euskal Herria kalean, Jose Antonio Agirre plazan eta Urrestillan).