Lagun Onakek Murtziako (Espainia) Aguilas taldearen aurka jokatuko du Espainiako 2. B Mailarako igoera faseko bigarren kanporaketa. Gaur, astelehena, egin dute zozketa eta hala egokitu zaio Azpeitiko taldeari. Lehen kanporaketako itzulikoa atzo, igandea, jokatu zuen Lagun Onakek Real Avilesen (Asturias, Espainia) kontra, eta
penaltietan lortu zuen Azpeitiko taldeak aurrera egitea. Izan ere, joaneko norgehiagoka 1-0 irabazi zuen Lagun Onakek etxean, eta atzo 1-0 galdu zuen.
Datorren asteburuan jokatuko dute Lagun Onakek eta Aguilasek joaneko partida, Garmendipe futbol zelaian. Oraindik zehazteke daude partidaren eguna eta ordua.